Datu-kableak

Zure proiekturako neurrirako datu-kableak behar badituzu, Gohitan lagun diezazukegu. Lau hamarkadatik gora daramagu lanean neurrirako kableekin, eta gure bezeroen edozein enkarguri berme osoz aurre egiteko aukera ematen digu horrek.

Eskura jartzen dizkizugu neurrirako profibus- eta profinet-kablerako soluzioak, zure proiektuak eskatzen dituen ezaugarri eta lokailuekin.

Era berean, sare-kablea neurrira fabrikatzeko eta muntatzeko zerbitzua eskaintzen dizugu. Ethernet-kablerako soluzio erabat pertsonalizatuak zure proiekturako edo enpresarako. Zure proiektua aztertu eta zaintzen dugu neurrirako datu-kableen soluzioekin.